historia

Antzinatik, euskaldunok, euskararen lurretan bizi garenok, gaitasun berezi baten jabegoa adierazi dugu, sasi guztien gainetik gu geu izaten jarraitzearena alegia. Mendez mende Europako herririk zaharrenak bere hizkuntza eta kulturaren babesa bermatu du. Historian zehar nahiz eta erasotuak izan, inbadituak, kolonizatuak, identitatea zainduz egungo Europa azken mohikanoak izatea lortu dugu.

Superbizitzeko gaitasun hau arrigarria bada ere, euskaldunak beste zeregin askorengatik ere dira zelebreak. Sukaldean, artean, musikan, literaturan, eraikuntzan, puntako gaitasuna aldarrikatzen dute. Baina baita ere lanerako gaitasunean: soloan, mendian, itsasoan, industri eta zerbitzuetan. Zer esanik ez kiroletan edo ekimen ekonomikoan, merkataritzan edo entrepresa ezberdinen eraketan. Gaitasun aipagarria ere, ez bakarrik intelektualki, ikerkuntzan edo jakintza arlo anitzetan, izendunak, mundu mailan, elkartasunean, kooperazioan, militantzian eta nola ez! politikagintzan, erresistentzian...
Laburbilduz, gaitasun hura boterea da, euskal boterea: Basque Power.

Eta botere horrek, omenaldia merezi du. Basque Powerren mamia horretan datza, gaitasun horri, Historia horri zor zaion omenaldi etengabea egitearen beharrean. Modu ezberdinetan plazaratuz, Euskal Herriko jendearen, sinboloen, ondare kulturalaren edo historiaren aberastasunez jazten den izana, gaurkoa edo etorkizuna zabaltzea dugu helburu. Keinu bat da, ez besterik. Mundu osoan sakabanatuta dauden milaka euskaldunek harro eta errespetuz beraien euskalduntasuna adierazi dezaten.

Ez jauntxo ezta esklabu, ez hoberenak ezta txarrenak: desagertze zorian dagoen kultura zaharrenetarikoaren indigenen adierazleak, ez besterik.

 
BASQUE POWER